2016 | uztaila | 2
GAUR8
•
22 / 23
KEIXETA ETA AGIÑETA
AIZKOLARIAK, PAREZ
PARE, 1929. URTEAN
DONOSTIAN
Juantxo EGAÑA
XABIER GOENAGA FUNTSA
1929ko uztailaren 13tik 21era
bitartean hirugarren Euskal As-
tea izan zen Donostian. Garaiko
prentsak ekimenaren berri ema-
ten zuen eta bereziki nabarmen-
tzen zituen Nafarroa Behereko
eta Zuberoako dantzarien ema-
naldia eta uztailaren 19ko Txis-
tulari Eguna. Euskal Herriko baz-
ter guztietatik heldutako 200
txistularik hartu zituzten Do-
nostiako kaleak. Gipuzkoako Aiz-
kolari Txapelketaren kanporake-
ta bat ere jokatu zen, uztailaren
17an, eta zein baino zein aritu
ziren Keixeta, Urrestillakoa, eta
Agiñeta, azkoitiarra. Agiñeta
gailendu zen azkenerako, zortzi
enborrak 14 minutu eta 10 se-
gundoan ebakiz. Keixetak bost
segundo gehiago behar izan zi-
tuen. Lehia oso estua izan zela
kontatzen du garaiko prentsak.
Keixetak eskuko hiru hatz falta
zituen, mendian zerra mekaniko
batekin lanean ari zela galdu
baitzituen lehenagotik.