Ateak zabalik, parez pare



Yüklə 15.88 Kb.

tarix19.03.2017
ölçüsü15.88 Kb.

 

 

 



16/05/2009 

 

Ateak zabalik, parez pare  



   

 

 



Bilboko Portuko egoitza erosi nahi du Azkunak Arte Eder museoa 

handitzeko. 

 

Maiatzaren 18an egin izan da Museoen Nazioarteko Eguna, Museoen 



Nazioarteko Kontseiluak 1977an Moskun eginiko batzarrean halaxe 

erabakita. Aurten, ordea, astelehena egokitu da maiatzaren 18a, eta 

ospakizunak asteburura aurreratzea erabaki dute museo askok. Ekitaldi 

ugari prestatu dituzte gaurko eta biharko; musika emanaldiak eta 

umeentzako jolasak, esate baterako. Sarrera doan izango da, baita Bilboko 

Guggenheimen ere, lehen aldiz. Eta ordutegi ohi baino zabalagoak izango 

dituzte. 

 

Araba 



Dantza eta musikarekin ospatuko du Gasteizko Artium museoak asteburu 

osoan. Carmen Wernerrek zuzendutako Provisional Danza konpainiak Calle 

4 obra eskainiko du gaur, museoaren barruko patioan. Zenbait koreografo 

gazte ere ariko dira ondoren, hala nola Maria Ibarretxe, Jorge Lastra, 

Izaskun Santamaria eta Natxo Montero. Juanjo Rubio, Rafa Galvez eta 

Juanjo Gillen musikariek perkusio saioa egingo dute bihar. Argazki lehiaketa 

ere antolatu dute bisitarien artean. 

 

Bizkaia 



Zure hurrengo osteratxoa... lelopean ospatuko dute bihar Bizkaiko 

hamazazpi museoek nazioarteko eguna. Denetan izango da doan sarrera, 

eta ohi baino bisita gidatu gehiago izango dira. Artelan Berreginen Bilboko 

Museoan, esaterako, era askotako pertsonaiek lagunduko dituzte bisitariak 

aretoetan barrena. Arte Ederrek Museoaren Lagunen bost txartel zozkatuko 

ditu bihar museora batzen direnen artean. Eta berriki irekitako Arkeologia 

Museoak egitarau oparoa izango du, gaurtik hasita. Museoen Gaua egingo 

du Bilbon kokaturiko zentroak, Gernikako Euskal Herria museoak eta 

Bakearen Museoak bezala. Musika emanaldiak, hitzaldiak eta afari bereziak 

antolatu dituzte gaur gauerako. 

 

Gipuzkoa 



Aquariumean eta Kutxagunean ez beste museo guztietan doakoa izango da 

sartzea. Azken horretan, nitrogenoa ardatz duen umeentzako lehiaketa 

egingo dute bihar goizean. Cemento Rezola museoan, bestalde, porlana 

nola egiten den erakutsiko dute fabrikako langile ohiek. San Telmo museoak 

familian jokatzeko jinkana antolatu du; parte-hartzaileak Donostiako punta 

batetik bestera ibiliko dira, Urgull mendira ere iritsiz. Ekainberrin ere 

eskaintza zabala izango da; garai hartako gizakiek zer-nolako bizimodua 

zuten ezagutzeko aukera izango da, erakustaldi eta tailerren bidez. 



Donostiako Eliz Museoa ere irekiko dute bihar; itxita egon ohi da, eta aurrez 

hitzartuta bakarrik sar daiteke. Txillida Lekun ere bisita bereziak egingo 

dituzte. 

 

Lapurdi 



Europako Museoen gauaren karietara, Kanboko Arnaga eta Baionako Bonnat 

museoa gauaz eta urririk bisitatzeko parada emanen dute. Bosgarren aldia 

da Europa osoan antolatzen dutela horrelako saioa, eta lehen urtea da 

Unescok babesten duela. Museoen Nazioarteko Egunarekin hain hurbil 

izatea ez da kasualitatea. Elkarri oihartzun egitea dute xede, eta horregatik 

partaidetza daukate. Usaian museoetara joaten ez den publikoa erakarri 

nahi dute, tartean, gazteak. Bonnat museoan, behin betiko margolan eta 

eskultura klasikoez gain, Eric Poitevin argazkilariaren Hil ala bizirik, egia 

harrapatua erakusketa aurkituko du bisitariak. 

 

Nafarroa 



Jorge Oteizaren poesia aztertuko du Carlos Aurtenetxe idazleak Altzuzako 

museoan gaur emango duen hitzaldian. Sarrera doan izango da Oteiza 

museoan asteburu osoan, baita bisita gidatuak ere. Nafarroako Museoan ere 

bisita bereziak izango dira; antzerkiz lagundurik erakutsiko diete museoa 

joaten diren umeei. 

 

 



Bilboko Portuko egoitza erosi nahi du Azkunak Arte Eder museoa handitzeko  

Bilboko Portuko egoitza erosi nahi du Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, Arte 

Eder museoa handitzeko. Campo Volantin pasealekuan kokaturiko Olabarri 

jauregian dago Bilboko Portuko gaur egungo egoitza, baina aurki 

Portugaleten irekiko dute berria. Jose Blanco Espainiako Gobernuko 

Sustapen ministroa Azkunarekin izan zen atzo, Bilbon, eta alkateak eskaera 

garbia egin zion: Olabarri jauregia Bilboko Udalari saltzea. Arte Eder 

museoa handitzeko gune egokia iruditzen zaio Azkunari, eta aurreratu du 

dagoeneko elkarrizketa batzuk izan dituela Portuko Agintaritzako 

presidentearekin eta Estatuko idazkariarekin. Arte Eder museoa txiki geratu 

dela uste du alkateak. Izan ere, 200dik gora obra daude sotoan gordeta. 

Krisia gainditutakoan, museoa handitzeko proposatuko die Bizkaiko Foru 

Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari 

 

Irune Berro 






Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©azkurs.org 2019
rəhbərliyinə müraciət

    Ana səhifə