Energia Andoainen Energia behar badugu, zergatik alferrik galdu?



Yüklə 445 b.
tarix19.03.2017
ölçüsü445 b.
#11989


Energia Andoainen

  • Energia behar badugu, zergatik alferrik galdu?


Zertarako behar dugu energia?

  • Energia nonahi aurki dezakegu gure eguneroko bizitzan:

  • - Eguzkiak berotzen gaituenean

  • - Gure besoak mugitzen ditugunean

  • - Autoz mugitzen garenean

  • - Telebista ikusten dugunean

  • - Argiak pizten ditugunean

  • - Berogailuz etxea berotzen dugunean

  • - ...



Zertan erabiltzen dugu?

  • Gizartearen garapena dela medio, energia beharra asko areagotu da, batez ere, azken urteetan. Gaur egun, pentsaezina litzateke gure egunerokotasunean hain txertaturik dauden zenbait tresnarik gabe bizitzea. Honen adibide batzuk hurrengoak dira:

  • - Garbigailua

  • - Ordenagailua

  • - Telebista

  • - Berogailuak

  • - Autoak



Energia-eskaria Euskadin

  • Tresna horiek erabiltzeko energia zuzenean gas naturaletik, petroliotik eta elektrizitatetik lortzen dugu nagusiki. Azken horren jatorria, hots, elektrizitatearena, hurrengoa da: ikatza, gas naturala, petrolioa, energia berriztagarriak eta energia nuklearra besteak beste.



Energia berriztagarriak

  • Ikatza, gas naturala, petrolioa eta energia nuklearra ekoizteko mineralen erreserbak mugatuak eta kutsakorrak direnez, energia berriztagarriak erabili behar ditugu. Jarraian, energia berriztagarriak lotura interesgarriarekin:



Energia ekoizpena Andoainen

  • - Minizentral hidroelektrikoak

  • - Eguzki-energia

  • - Biodiesela

  • - Energia eolikoa

  • - Kogenerazioa



Minizentralak

  • Leitzarango ibaiaren malda eta emaria aproposak izan dira uraren indarra erroten eta burdinolen bidez ustiatzeko. Mendeetan zehar ur-energiaren erabilera horrek garrantzi handia izan badu ere, gaur egun, minizentral hidroelektrikoek elektrizitatea ekoizteko erabiltzen dute.



Minizentralak II

  • Minizentralak dira herriko energia berriztagarrien ekoizle nagusiak. Andoainen hiru minizentral daude, bi Leitzaranen eta beste bat Calonge auzunean. Baina Andoaingo Udalak ere badu minizentral bat Villabonako lurretan Iberdrolakoarekin parez pare. Andoaingo zentralak hurrengoak dira:

  • Leitzaranen - Olaberri

  • - Iberdrola

  • - Bertxin (Villabona)

  • Orian - Bazkardo



Eguzki-energia

  • Eguzki-energia panel berezien bidez xurgatzen da erabilera desberdinetarako. Batzutan, hodietan doan ura berotzeko erabiltzen da (energia termikoa) eta, bestetan, argindarra ekoizteko (fotoboltaikoa).



Eguzki-energia Andoainen

  • Energia termikorako instalakuntzak Zaharren Egoitzan jarri dira eta futbolzelaiko aldagela berrietan ere jarriko dira.

  • Fotoboltaikoa, aldiz, Eguneko Zentroan, Leitzaran eta La Salle-Berrozpe ikastetxeetan eta Elektroteknia del Urumea eta Plastigaur enpresetan.



Biodiesela Andoainen

  • Azokan egoten den kamioian edo edukiontzi berrietan uzten diren sukaldeko olioak biodiesela lortzeko lehengai bezala erabiltzen dira, nahiz eta, herrian bertan ez ekoitzi. Biodiesela gasoil arruntarekin nahasten da eta zenbait gasolindegitan saltzen da, Andoaingoa kasu.



Biodiesela Munduan

  • Koltza, ekilorea eta palma bezalako landareetatik ere lortzen da Biodiesela baina arazoak sortzen ari dira garapen bidean dauden zenbait herrialdetan. Landare hauek elikagaietara bideratutako landalurretan landatzen ari dira eta, kasu batzutan, oihan tropikala deusezten.



Energia eolikoa

  • Momentuz, energia eolikoaren azpiegiturarik izan ez arren, laster, Onddo-Mandoegi parke eolikoa eraikiko dute. Azpiegitura hau ez da Andoaingo mugen barnean egongo baina oso gertu izango dugu.

  • Parke hauek energia berriztagarria ekoizten dute baina, era berean, inpaktu garrantzitsua sortzen dute kokatzen diren gune eta inguruetan.



Kogenerazioa Andoainen

  • Andoainen kokatuta dagoen Inquitex enpresak elektrizitatea lortzen du kogenerazio bidez. Horretarako, bere ekoizpen prozesuan lortzen diren gas beroak erabiltzen ditu, turbina batzutatik pasata energia hori elektrizitate bihurtzeko. Energia berriztagarria izan ez arren interesgarria da energia dependentzia murrizten delako.



Desoreka energetikoa

  • Andoainen ekoizten den energia 18.051,67 megabatio ordukoa edo 1.552,44 petrolioaren tona baliokide (tep) da; Andoainen ematen den kontsumoa, aldiz, 28.555,80 tepkoa.

  • Beraz, erabilitako energiaren zatirik handiena kanpotik ekartzen dugu, % 95 hain zuzen ere.



Faktura baten adibidea



Nola banatzen da erabilera?

  • Industriaren sektorea da Andoainen energia gehien erabiltzen duena, jarraian, zerbitzuen sektorea eta, azkenik, etxeetan erabiltzen dena.



Udalaren konpromisoak

  • Energia-aurrezpenaren eta energia-efizientziaren sustapena lortzeko hurrengo helburuak ditu:

  • - Udal-instalazioetan eta eraikin pribatuetan energiaren aurrezpena eta efizientzia eta berriztagarrien erabilera sustatzea.

  • - Argiteria publikoaren energia-efizientzia hobetzea eta argi-kutsadura murriztea.



Zer egin du Udalak

  • - Eguneko Zentroan eta Zaharren Etxean eguzki-panelak ipini.

  • - Argiteria publikoaren inbentarioa egin.

  • - Kontsumo txikiko lanparak dituzten linea eta argiak jarri (Bazkardon).

  • - Argiteriari buruzko ordenantza argitaratu.

  • - Semaforotan kontsumo txikiko LED lanparak jarri.

  • - Basteron, Zaharren Etxean eta Eguneko Zentroan energia-efizientziari buruzko ikerketa egiten hasi.



Zein erronka ditu?

  • - Udalak bultzatzen dituen etxebizitza-sustapenetan energia-efizientziako sistemak ezartzea.

  • - Lehendik dauden eraikinetan energia aurrezteko neurriak ezartzeko diru-laguntzen programa ezartzea.

  • - Eraikuntza berriko etxebizitzetan energia-ziurtagiria lortzea.

  • - Energia berriztagarriaren ezarpena sustatzea.

  • - Udal egoitzatan energiaren zentzuzko erabilerarako planak martxan jartzea.



Gure esku dago!!!!!

  • Energia behar badugu, zergatik alferrik galdu?



Yüklə 445 b.

Dostları ilə paylaş:




Verilənlər bazası müəlliflik hüququ ilə müdafiə olunur ©azkurs.org 2024
rəhbərliyinə müraciət

gir | qeydiyyatdan keç
    Ana səhifə


yükləyin